Martxoak 8ko ekimenekin bat egin du Ondarroako Udalak

0

Ondarroako Udalak bat egin du Emakumeen nazioarteko egunaren harira deitutako ekimenekin. Aurten mugimendu feministak egindako greba deialdiari babes osoa erakutsi dio udal gobernuak, eta udaleko emakume langileek ere grebarekin bat egingo dute. Herritarrei jakinarazten diegu, hainbat zerbitzu bertan behera geratuko direla grebak iraun bitartean.

Udalbatzan adierazpen instituzionala onartu zen martxoak 8aren harira eta mastan bandera lila jarri da gaur goizean.

Era honetan, Ondarroako Udalak begi honez jasotzen du emakumeen ezkutuko lana ikustarazteko proposatzen den ekimen masibo honekin, eta herritarrei bat egiteko deia egiten die. Martxoak 8ko eguerdiko 12:00etan eta arratsaldeko 19:00 kontzentrazioa izango da Alamedan.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina