Arrakastatsuak izan dira herritarrekin antolatutako Auzo Batzarrak

0

Udal Gobernuak, gardentasunean eta parte hartzean sakontzeko antolatutako auzo batzarrak arrakastatsuak izan direla esan du Zunbeltz Bedialauneta alkateak: “Herritarrekin komunikazio zuzena sustatzea zen helburua. Batetik, udalaren egoera lehen pertsonan azaldu ahal izatea, eta bestetik, herritarren kezkak eta beharrak entzutea”.

Udalaren aldetik, bereziki Kamiñaldeko obren lizitazioa eta horrek behartzen duen aurrekontuaren moldaketa izan dira azaltzen saiatu diren gaiak. “Urte batzuetan inbertsio handirik egingo ez den arren, ondarrutarrentzat bizimodu on bat mantentzeko ahaleginetan jarraituko dugu, oinarrizko zerbitzu sozial eta kulturalak eskaintzen”.

Denetara 250 herritarrek partea hartu dute batzarretan eta alkatearen iritziz “harrera oso ona izan da, eta modu eraikitzaile batean eztabaidatu dira gaiak”.

Herritarren aldetik izan diren eskaera nagusiak biltzen eta antolatzen ari da udala. Proposamen txikiak berehala bideratuko dira sail ezberdinen bitartez. Proposamen handiagoak aztertu eta HAPOn nola integratu hausnartzen ari da Udal Gobernua.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina