HAPOrako partaidetza prozesuko bigarren saioa asteartean izango da

0

Aurrera jarraitzen du Hiri Antolamendurako Plan Orokorra osatzeko partaidetza prozesuaK. Bigarren saioa hilaren 27an izango da, asteartean, arratsaldeko 18:00etan Musika Plazan. Udalak dei egin die herritarrei bertan parte hartzeko, Ondarroa nolako den imajinatzeaz gain, etorkizunean nolakoa izango den erabakitzeko prozedura izango da eta HAPO.

Udalerriko lurzoruaren erabilerak definitu eta arautzen dituen udal araudia da Hiri Antolamenduko Plan Orokorra, eta besteak beste Ondarroako hiri-hazkundearen eredua erabakitzen du. HAPOren bitartez eztabaidatu eta erabakiko diren gaiak izango dira, besteak beste, etxebizitzak non eraiki, ekipamenduak non izango diren edo nolakoa izango den Alde Zaharra.

Era berean, babes ofizialeko etxebizitzen eskaintza arautu egingo da udalerri osoan zehar, izaera ekonomikoko jarduerak garatzeko lurzoruak gordetzen dira, hezkuntza, kultura, kirol, asistentzia eta beste hainbat arlotako ekipamendu publiko eta pribatuen sare zabalak aurreikusiko dira, azpiegitura eta zerbitzu hobeak eskaini ahal izateko, bai eta eremu libre eta gune berdeak ere

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina