Boga Mendi Martxa 2018 antolatu dute apirilaren 8rako

0

Boga mendi martxa, Aurrera Mendi Taldeak antolatzen duen mendi irteera bat da. Apirilaren 8an izango da eta hiru ibilbide desberdin izango ditu adin zein forma fisiko desberdinak dituen jendeak parte hartu dezan. Luzeenak 54km izango ditu, motzak 24km eta txikiak 11km.

Martxa honek, hainbat helburu desberdin ditu baina garrantzitsuenak bi dira antolatzaileen arabera Lehena, hurbiltzen diren mendigoizale guztiek Ondarroa inguruko paisaiak eta toki bereziak ikustea eta ezagutzea mendi martxa bat eginez. Bigarrena aldiz, mendizale guztientzako jaialdi bat ospatzea eta haur zein nerabeei mendiak duen ezaugarri positiboak erakustea.

Gonbidapena zabaldu dute egun pasa egin nahi duzuen familia guztiei eta mendian denbora bat igaro nahi duen orori.

Izena emateko eta beste edozein kontsultarako http://boga.aurreramt.org/  webgunean topatuko duzu.

Araudia 2018
  1. Ibilbidean parte hartzeko aurre inskripzioa 13 euro (luzea eta motza) (15 euro martxako egunean) edo 10/5 euro (txikia) ordaindu behar dira. Parte hartzaile bakoitzari oroigarri bat emango zaio.
  2. Ibilbidea goizeko 7ak, 8,30ak eta 10,30etan irekiko da.
  3. Parte hartzaile bakoitzari dagokion txartela irteerako kontrol postuan emango zaio, kontrol postuetan erakusteko. Ezarritako denboren barruan doan parte hartzaileari soilik sinatuko zaio txartela.
  4. Bidea seinalizatua egongo da.
  5. Osasun postuak jarriko dira edozein momentuan behar diren laguntzak emateko.
  6. Istripu edo ezbeharrik gertatzen bada ibilbidean zehar edo haren ondorioz, Aurrera Mendi Taldea ez da horren erantzule izango eta parte hartzaileek ez dute kalte ordainetarako inolako eskubiderik.
  7. Ezinbeztekoa bada, antolakuntzak ibilbidea eten dezake edozein unetan.
  8. Arau hauetan biltzen ez den gainerakoari buruz, Antolaketa Batzordeak erabakiko du.
Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina