Hondartzain lan poltsa zabalduko da hilaren 9an

0

Bizkaiako hondartzetako hondartzainak aukeratzeko epea zabalduko da eta interesa dutenek euren curriculumak aurkezteko tartea izango dute apirilaren 9tik 20ra.

Curriculuma aurkeztu nahi dutenek honako ezaugarri hauek bete beharko dituzte:

  • 18 urtetik gora izatea
  • Jendearekin harremantzeko erraztasuna izatea
  • Taldean lan egiteko gaitasuna
  • Ordutegi eta kokapen malgutasuna
  • Hizkuntza: euskara
  • Gidatzeko baimena
  • Baloratuko dira:
    • Ingelesa
    • Autoa izatea

Jasotako curriculumetatik aukeraketa bat egingo da eta horiek elkarrizketa pertsonal bat izango dute. Hortik lan poltsa bat osatuko da Bizkaiako hondartzetan sortzen diren beharrak asetzeko.

Interesa dutenek curriculuma honako helbidera bidali beharko dute: hondartzaina@ingure.net

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina