‘Gure seme-alabak interneten’ hitzaldia izango da gurasoentzat

0

Formazio hitzaldia izango da hilaren 19an Kofradia Zaharrean arratsaldeko 18:30etan. Ianire Estébanez izango da hitzaldiaren arduraduna, eta bertan haur eta gaztetxoek interneten duten erabileraren gainean hausnartuko du. Guraso bezala hartu beharreko neurriak, kezkak edo aholkuak ematen saiatuko da.

Sare sozialek betetzen duten papera, pribatutasuna eta norberaren irudia nola zabaltzen diren, mugikorreko ohiturak edo youtube-n izaten dituzten erreferentziazko youtuberren gainean arituko da.

OHARRA: Hitzaldia gazteleraz izango da.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina