Maiatzaren 19an izango da aurtengo Antxoaren Eguna

0

2018ko Ondarroako Antxoaren Eguna maiatzaren 19an izango dela jakin arazi du Ondarroako Udalak eta kartela eta egitaraua aurkeztu ditu. Iaz bezala aurten ere Udalak antolatuko du Antxoaren Eguna, eta horretarako herritarren parte hartzea bilatu du. Apirilaren 11ean bilera egin zen interesa agertu zuten hainbat herritarrekin, elkarlana sustatzeko asmoz.

Herriko taldeei elkarte gastronomikoek egindako antxoa pintxoak euro batean saltzeko aukera eman zitzaien, bai eta edariak saltzekoa ere, udalak horretarako ipiniko dituen ohiko postuetan. Azken urteotan Kalare Deuna arrantzaleen kofradiak antolatu izan du Antxoa Eguna, baina iaz antolatuko ez zutela ikusita, Ondarroako Udalak hartu zuen ardura.

Herriko izaera bizirik mantentzea helburu du egun honek, eta horregatik jaia mantentzeko esfortzu berezia egin da Ondarroako Udaletik.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina