Errenta Aitorpena euskaraz egiteko hitzarmena sinatu du Udalak finantza erakundeekin

0

Ondarroako Udalak, aurten ere, Errenta Aitorpena euskaraz egitea sustatzeko kanpaina abiarazi du eta hitzarmena sinatu du zortzi finantza erakunderekin, beste urte batez.

Finantza erakundeei dagokionean urtez urte geroz eta emaitza hobeak lortzen ari gara.  2014ra arte, adibidez, entitate laguntzaileen bitartez egindako errenta aitorpenetatik erdia egiten zen euskaraz eta udalak entitateekin akordioa sinatuz geroztik, %72,56 izan zen datua; 2017ko datua, berriz, %80koa da. Beraz, hitzarmenak eta ahaleginak eman dute euren fruitua: 10 errentetatik 8 euskaraz egiten da Ondarroako entitateetan.

Zunbeltz Bedialaunaeta alkateak ohartarazi du bi aldetara begira jartzen gaituela kanpaina honek: alde batetik, etxetik kanpo egiten den aitorpenera, eta bestetik, etxean bertan jasotzen denera. Izan ere, etxean jasotzen den %60a erdaraz datoz. Norberak eskatu beharrekoa da, de facto ez  baitator euskaraz.

Finantza erakundeekin lortutako hitzarmenaz gain, herritarrei dei egin die Bedialaunetak,   Foru Ogasunera deitzeko eta aitorpena euskaraz eskatzera.

Hauek dira gaur sinatu duten erakunde eta jaun andreak:

–  BBVA-ren izenean, RAUL MANERO MELCHOR jauna
–  FELIX Aholkularitzaren izenean, LEIRE ARANBURU SAGARMINAGA andrea
–  FIDESLAN-en izenean, LARRAITZ BURGOA AGIRREGOMEZKORTA andrea
–  KUTXABANK-en izenean, OLATZ BILBAO PLAZA andrea
–  LABORAL KUTXA-ren izenean, EUNATE GERRIKAGOITIA LARRUSKAIN andrea
–  CAIXABANK-en izenean, SONIA BURGOA EGUIGUREN andrea
–  LAGUNKOR Aholkularitzaren izenean, AMAIA AGIRRE EGIA andrea
–  TORREALDAY Aholkularitzaren izenean,
JUAN BIDEGAIN URRUZUNO jauna

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina