Maiatzaren 17an aniztasunaren aldeko Lipduba egingo da Ondarroan

0

Aurten Ondarroako Udaleko Hezkidetza Egitasmoak, maiatzaren 17a LGTBIQ Fobiaren aurkako nazioarteko Egunean egiten diren aldarrikapenak eta lanketak klabe komunitarioan kokatzea erabaki du; horretarako Herriko Ikastetxe guztiekin batera (Zaldupe, Zubi Zabar Ikastola, Txomin Agirre Ikastola eta Institutua) ONDARROA ANIZTASUNAZ BUSTI lemapean Herri LIP-DUBa egingo dugu. Hezkidetza egitasmoak ikastetxeen espaziotik harago eraman, eta aldi berean, data esanguratsua aitzakia hartuta, aniztasun sexualaren aldarriak Ondarroako herriarekin bat egingo du.

Ekimenaren helburua ez da mezu negatiboa zabaltzea, ezta jarrera LGTBIQfobiaren kontrakoa, Ondarroa aniztasuna oinarri, bide eta helburu duen herria dela plazaratzea baizik, aniztasunaren jaia eta aniztasunaren apologia izateko sortu den ekimena baita honako hau.

Herritarrei ekimenean parte hartzeko deia zabaltzen dio Ondarroako Udalak, ekimena bera zabala izatea nahi delako. Maiatzak 17an izango da ekimena goizeko 10:00etatik 12:00etara.

Ibilbidea: Etxelilatik hasi, Ikastola kaletik abiatu, San Ignazio kalera eta Sabin Arana Kaletik berdura plaza gurutzatu, Zubi zaharrean bukatzeko.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina