Organikoa birziklatzeko poltsen makina ostiraletik aurrera Ondarroan

0

Lea Artibaiko Amankomunazgoak poltsa organikoak banatzeko makina maiatzaren 11an jarriko du Ondarroan eta 25ean Markina-Xemeinen eta Lekeition.

Makinak hiru herritan jarriko diren arren, txartela duten eskualdeko edozein herritarrek ahalko dute erabili. Ondarroan Alameda ondoan den zerbitzu orokorretako sarreran jarriko da, Markina-Xemeinen Artibai kaleko 4.ean, Hemen Bai merkatarien elkartearen bulegoan eta Lekeition Merkatu plazan.

Herritarrek kezka adierazi dute, poltsak behin agortuta berriak nola lortu ez zekitelako. Amankomunazgoak bi hilabetean behin 40 poltsen sorta bat emango du doan etxe bakoitzarentzat. Bizkaiko Foru Aldundiak eskainitako diru-laguntza bati esker izan da posible neurri hau.

Gainontzeko herrietako bizilagunek euren udaletxeetan ere eskatu ahalko dituzte poltsa organikoak, eta, esan bezala, txartela erabilita gainontzeko herrietako makina banagailuetatik hartu.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina