Ondarroako Euskararen Plan Estrategikoa egiteko lan saioak deitu ditu udalak

0

2014-2017 aldiko Ondarroarako Euskararen Plan Estrategikoa amaitu egin da eta plan berria egitera doa Ondarroako Udala orain. Bertan jasota daude herrian arloz arlo euskara normalizatzeko bideratu beharreko ekimenak.

Prozesuari dagokion garrantzia emanez, iritzi eske jo nahi du udaleko Euskara Batzordeak euskararen errealitatea ondoen ezagutzen dutenenengana, herritarrengana, hain zuzen. Interesa duten herritar guztiekin egin nahi dugu lan hori.

Parte-hartze prozesu bat deituko du euskara batzordeak eta bi zatitan egingo da: maiatzaren 24an saio bat eta handik bi astera bigarrena, ekainaren 7an, 18:30etatik 20:30etara, Kofradia Zaharrean; bietan elkarrekin landuko da gaia eta aztertuko dugu zer aukera ditugun gure alde Ondarroan euskarari bultzada bat emateko.

Honela planteatuta daude bi saio horiek:

Lehen saioan: azken 4 urteetan egindakoaren aurkezpena eta aurrera begira zer indartu behar dugun zehazteko ahalegina egingo da.

Bigarren saioan: lehen saioko ekarpenak zehazten joango gara; ahaleginduko gara ekintza batzuk gehiago zehazten eta, horrez gain, pentsatuko dugu zer egin dezakegun Ondarroan Euskaraldia modu kolektiboan lantzeko.

Saioetarako izena ematea gomendatzen da. Edozein etor daiteke; baina, ondo prestatzeko, aldez aurretik zenbat izango garen jakitea egokiagoa litzake. Izena emateko, maiatzaren 22a baino lehen deitu udal euskara sailera 946833668 edo idatzi posta honetara: mrey@ondarroa.eus.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina