Kanpaina abiaraziko du Ondarroako Udalak aparkaleku irisgarrien inguruan

0

Ondarroa herri inklusiboa izateko ikasturte osoan zehar egindako prozesuaren emaitzak ari dira heltzen. Kanpaina abiarazi du Ondarroako Udalak aparkaleku irisgarrien erabilera egokiaren inguruan Udaltzaingoarekin eta Karenka elkartearekin. Txartela duten etxe guztietara igorri du Zunbeltz Bedialauneta alkateak kanpainaren xehetasunak gogora araziz.

Udalak esfortzu berezia egin nahi du udalerrian denontzako irisgarritasuna hobetzeko eta, horretarako, hainbat ekintza jarri ditu martxan, adibidez: kaleetako zorua egokitu eta babestea, aparkamendu irisgarriak sortu eta egokitzea, eta hezkuntza kanpainak abiaraztea.

Herritar guztiak kontzientziatu nahi ditu Udalak, denok erosoago ibiltzeko gure kaleetan eta arreta jarriz pertsonen dibertsitateari, ezintasun fisiko, psikiko edo sentsorialen bat duten pertsonen egunerokotasuna hobetzeko.

Udaltzaingoak ekainaren 1etik 15era bitarte kanpaina berezia egingo du txartelen erabileraren inguruan eta horien kontrol berezia txartel desegokiak (apurtuak, irakurtezinak…) eta txartelaren erabilera desegokia baztertzeko.

Beraz, ekainaren 1etik aurrera derrigorrezkoa izango da txartel berria eskuratzea Udaleko Gizarte Zerbitzuetako bulegoan.

Gogorarazten da 256/2000 Dekretuan xedatzen dela honakoa: “Ibilgailua aparkalekuan uzteko txartela titularrak ibilgailua gidatzen duenean edo bertan berori garraiatzen denean bakarrik erabili ahal izango da”.

Eskatu behar dizuegu eduki dezazun txartela egoera onean eta egoki erabili; izan ere, ezinbestekoa baita Udalak herritarrekin batera jarri dituen helburuak lortzeko.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina