Udalak omenaldia egin die Antiguako Amako Jubilatuen elkarteko zuzendaritza zahar eta berriari

0

Omenaldia egin dio Ondarroako Udalak Antiguako Amako Jubilatuen elkarteko zuzendaritzei, atera direnei eta sartu berri direnei.

Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak eta Rakel Elu Bengoetxea Ongizateko zinegotziak, lekuko aldaketa modu naturalean egitea eskertu diete,  elkartearen funtzionamendua oso garrantzitsua delako herrirako eta herritarrentzat.

Eluren hitzetan: “Jubilatuen esperientzia oso baliotsua da herrirako eta eurok aktibo ikustea txalogarria eta oso pozgarria da Ondarroako Udalarentzat. Elkartean euren bazkideekin izan dugun bileretan adierazi izan dugun arren, publikoki komunikatzea nahi dugu, herritarrek balioan jar dezaten”.

Hemendik aurrera zuzendaritza berria osatuko dute: Pili Urruzuno (Lehendakaria), Maisabel Urresti (idazkaria), Arrate Alberdi (diruzaina), Pello Urresti (batzordekidea) eta Juan Antonio Urruzuno (batzordekidea).

Joan den zuzendaritzak sei urte egin ditu eta hori eskertzeko opari bana eman diote udal ordezkariek Anjelita Urruzuno-ri (Lehendakari ohia), Rosario Ducay-ri (idazkari ohia), Araceli Saenz-i (diruzain ohia eta
Rosario Urruzuno-ri (batzordekide ohia).

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina