Udal Adierazpena Ondarroan salatutako sexu erasoaren harira

2

Ondarroako emakume batek salatutako sexu erasoa dela eta, Ondarroako emakumeen Udal berdintasun Kontseiluak, Ondarroako Udalarekin batera, honako hau adierazten du:

  1. Indarkeria matxista salatzeko eta indarkeria horri aurre egiteko gure konpromisoa berresten dugu. Ildo horretatik, egiturazko berdintasunik ezaren ondoriozko indarkeria horrek emakumeengan dituen ondorio latzei aurre egiten jarraitzeko konpromisoarekin jarraituz.

  2. Erasotutako emakumeari elkartasuna adierazten diogu eta babes osoa eskaintzen diogu bai berari bai bere inguru hurbilari

  3. Udalak eskura dituen errekurtso guztiak martxan jarri ditu, besteak beste: aholkularitza juridikoa, laguntza psikologikoa zein gizarte zerbitzuen laguntza. Bigarren biktimizazioa ekidite aldera, beharrezkoak diren bestelako baliabideak eskura jartzeko konpromisoa hartzen du Udalak; kontuan hartu behar baita horrelako egoeretan errekurtso murritzak direla biktima ahulezia egoeran baitago.

  4. Berdintasun balioak oinarri dituen jendartea lortzeko lan egiten jarraituko dugu: emakumeok espazio publikoan askatasunez ibiltzeko eta espazio hori modu librean erabiltzeko, eta sexu-harremanak norekin, noiz eta nola izan nahi dituzten erabakitzeko.

  5. Herritar guztiei, gizon zein emakume, dei egiten diegu, emakumeen kontrako eraso guztien aurka egin dezatela eta emakumeen aurkako edozein erasoaren aurrean jarrera aktibo izan dezaten.

Aurreko guztiagatik, Ondarroako Udal berdintasun Kontseiluak, Ondarroako Udalarekin batera, kontzentrazioa egiteko deia egiten du, gaur, 20:00etan, Alamedan.

Ez dugu onartuko emakumeenganako indarkeria-adierazpenak erantzunik gabe geratzea. Indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakumeei zera diogu: haiekin gaudela, sinesten diegula eta gure babes eta elkartasun osoa izango dituztela.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

2 iruzkin

Idatzi zure iruzkina