Bainatzeko laguntza zerbitzua izango da Arrigorrin mugikortasun urria duten herritarrentzat

0

Aurten bigarren aldiz, aniztasun funtzionala duten pertsonentzako lagundutako bainuaren zerbitzua egongo da Ondarroako Arrigorri hondartzan. Zerbitzua uztailaren 1ean jarri da martxan eta abuztuaren 31n bukatu, egunero 11:00etatik 19:00etara izango da erabilgarria behar duenarentzako.

Lea Artibaiko Amankomunazgoak eta Ondarroako Udalak Bizkaiko Foru Aldundiarekin egindako lanari esker,  zerbitzu honen kudeaketa bere gain hartuko du Foru Aldundiak, Bizkaiako beste hondartzetan egiten duen moduan, Bidaideak eta BBKren laguntzarekin.

Udalak uste du mugikortasun arazoak dituzten herritarrentzat mesedegarria izango dela zerbitzua. Uda sasoiaren bukaeran zerbitzuaren balorazioa egingo du Udalak baina aurrez herriko Ongizate Batzordeko partaide guztiek albistea gogotsu hartu dutela aurreratu du. ‘Bizkaiko Foru Aldundiarekin zerbitzuaren inguruko batzarrak gertutik jarraitu dituzte batzordekideek, beraiek zerbitzu honen premia lehenengo pertsonan bizi baitute’ azaldu du Rakel Elu ongizate arloko zinegotziak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina