Ondarroako Udalean administrari izateko lan poltsa zabalik da

0

Ondarroako Udalean Administrarien lan poltsa bat egiteko deialdia egin da uztailaren 4ean eta hautaketa prozesua zabalik da. Interesa duten eta baldintzak betetzen dituzten herritarrek udaletxean bertan aurkeztu beharko dute eskaria eta eskatzen diren dokumentuak atxikitu. Hemen oinarri guztiak.

Eskaera orriak aurkezteko epea amaitutakoan, Alkateak onartutako eta baztertutako hautagaien behin-behineko zerrendak onartuko ditu. Zerrendak Ondarroako Udalaren iragarki taulan eta www.ondarroa.eus helbidean argitaratuko dira.

Lehen epaimahaitik igarotakoek oposaketa egin beharko dute ondorengo gaitegiarekin:

Oposizioko ariketen hurrenkera ondorengoa izango da; hala ere, epaimahaiak ahalmena du hurrenkera hori aldatzeko, edo egun berean egitea erabakitzeko, hautaketa prozesuaren garapen egokia lortzeko.

  • Lehen ariketa. Teorikoa. Nahitaezkoa eta baztertzailea. Idatziz erantzun beharko zaie deialdiko gai zerrendako gaiei edo/eta funtzioei buruzko galderei edo gai jakinen bati.

Epaimahaiaren eskuetan geratuko da ariketa mota finkatzea. Ariketa hau gehienez 20 punturekin baloratuko da, eta gainditzeko, gutxienez 10 atera beharko dira.

  • Bigarren ariketa. Praktikoa. Nahitaezkoa eta baztertzailea.

Epaimahaiak jartzen dituen kasu praktikoak ebatzi beharko dituzte izangaiek. Kasu horiek lotura izango dute deialdiko gai zerrendako gaiekin edo/eta funtzioekin. Epaimahaiak hala erabaki ezkero, ariketa honen ahozko defentsa egin beharko du hautagaiak.

Ariketa hau gehienez 40 punturekin baloratuko da. Ariketa hau gainditu ahal izateko, gutxienez 20 puntu atera beharko dira.

  • Hirugarren ariketa. Euskarako proba.

Deialdiko 2. oinarriko f) atalean exijitutako euskara maila egiaztatzeko agiririk aurkeztu ez dutenek, eskatutako hizkuntza gaitasunari dagokion maila egiaztatu beharko dute dagokion frogaren bitartez.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina