Ondarroako Udalerako kirola eta kultura teknikarien lan poltsa zabaldu da

0

Ondarroako Udalerako Kiroleko eta Kulturako teknikariaren lan poltsa bat egiteko deialdia egin du udalak eta hautaketa prozesua arautu egin du [oinarriak hemen]. Abuztuaren 1ean itxiko da epea eta ostean jakin araziko da azterketarako data noiz izango den

Lanpostuaren zereginak honakoak dira:

  • Udalak ezarritako kirol eta kultur ekimenen koordinazioa, jarraipena, ebaluazioa eta plangintza burutu.

  • Kirol arloko programak, zerbitzu bereziak, sentsibilizazio kanpainak eta prestakuntza ekintzak diseinatu eta kudeatu.

  • Herri elkarteekin eta bestelako gizarte eragileekin bitartekari lanak eta lankidetza sustatzea.

  • Erakunde publiko zein pribatuekin harremanak finkatzea eta partaidetza eta lankidetzarako bideak ezartzea. Udala ordezkatu, dagokion sare zein erakundeen aurrean.

  • Arlo hauei dagozkien batzordeak dinamizatu.

  • Udaleko Zaldupe kiroldegiko planifikazioa burutu bertako langileekin elkarlanean.
  • Kirol eta kultura arlotik bideratzen diren erosketa eta kontratazioetan, arlo teknikoari dagozkion eginbeharrak gauzatu: baldintza teknikoen agiriak prestatu, kontratazio prozeduran aholkularitza teknikoa eskaini, kontratuen jarraipena eta kontrola burutu, gastuen kontrola eraman eta gainbegiratu, etab.
  • Kirol eta kultura arloko prozeduren normalizazio lanak bultzatu eta bideratu.

  • Jendearen kontsultak, iradokizunak eta kexak atenditu, eta horiei erantzun.
  • Kanpoko eragileek (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia,…) udalak koordinatzeko antolatuta duen egitasmoan parte hartzea, elkarlanerako proiektuak proposatuz eta horien diseinuan parte hartuz.

  • Kirol eta kultur arloko komunikazioaren arduradun izan (web orrialdeko edukia, programazioa, prentsa, eta abar)
  • Kirol eta kultur arloaren urteko kudeaketa planaren proposamena eta aurrekontu proposamena landu eta horren jarraipen eta kontrola burutu.

  • Kirol eta kultur arloko diru-laguntza eskaeren tramitazioaz arduratu.

  • Herritarren Arreta Zerbitzuarekiko harremanetarako pertsona izan, eta zerbitzu horri dagokionean (kanpainak eta abar) kirol eta kultur arloko informazio egiazkoa eta eguneratua eman.

  • Udaleko beste arlo edo sailekin koordinatu, ekimenak aurrera eramateko orduan.

  • Langileen hautatze prozesuetan parte hartu, bere lanpostuaren sailkapenarekin bat datorrenean. Kultura eta kirol ekintzen kontratazioa kudeatu eta gainbegiratu hala badagokio

  • Sailetako aurrekontuaren segimendua egiten, kudeatzen eta kontrolatzen (fakturak gainbegiratu, ordainketak agindu, aurrekontu partiden egoeraren berri eman eta abar) laguntza eskaini.

2. Parte hartzeko baldintzak:

Hautaketa prozesuan parte hartu ahal izateko, eskaera orriak aurkezteko epea amaitu aurretik izangaiek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

  1. 16 urte beteak edukitzea eta derrigorrez erretiratzeko adina ez gainditzea.

  2. Europako Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europako Batasunak egin eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea.

Aurkez daitezke, halaber, Europako Batasuneko kide den estaturen bateko nazionalitatea dutenen ezkontideak ere, baldin eta zuzenbidez banatuta ez badaude, bai eta nazionalitate hura dutenen ondorengoak eta haren ezkontide zuzenbidez banatu gabearen ondorengoak ere, 21 urte baino gutxiago badute, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.

  1. Graduko ikasketa unibertsitarioen titulu ofiziala edo homologatua edukitzea, edo hura eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Atzerriko titulazioak izanez gero, haien homologazioaren egiaztagiria izatea.

  2. Eginkizunak betetzeko behar den gaitasun funtzionala edukitzea. Gaitasun hori Ondarroako Udalak egiaztatuko du izendapena egin aurretik, 2013ko azaroaren 29ko 1/2013 Errege Dekretu Legegileak, desgaituen eskubideei eta haien gizarteratze ari buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duenak, xedatutakoa betez.

  3. Diziplina espedientearen bitartez inolako Herri Administrazioren zerbitzutik baztertuta edo herri eginkizunak burutzeko ezgaiturik ez egotea. Atzerritarrek egiaztatu behar dute beren estatuan funtzio publikoan aritzea debekatzen dien diziplinako zigorrik edo zigor penalik ez dutela.

  4. 3. hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea edo, bestela, 7. oinarrian ezarritakoaren arabera eskuratzea. Bitarteko funtzionarioen izendapena egiteko unean, Lanpostu Zerrendan edo, bestela, aldi baterako programan lanpostuarentzat ezarrita dauden baldintza guztiak bete beharko dituzte izendatuek.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina