Rene Thiareren senideen oharra

0

Duela egun gutxi zendu berri den Rene Thiare ondarrutar gaztearen senideek eta Mamadi Bakhoum Senegaldarren Elkarteak Ondarroako herriari eta Lea Artibai eskualdeari eskerrak eman nahi dizkie une gogor hauetan emandako laguntza eta babesagatik eta erakutsitako maitasun guztiagatik. Bide batez, herritarrek egindako diru ekarpenak ere eskertu nahi dituzte. Azkenik, Reneren lagun guztiei: lankideak, arraunlariak, kaleko lagunak… ondarrutar bat gehiago izatea sentiaraztea eskertu nahi diete.

Ibaian ura dagoen bitartean, mendiek itzala egiten jarraitzen duten bitartean eta zeruan izarrak dauden bitartean, gure lagun Renek gure oroimenean jarraituko du.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina