Gaurtik aurrera eman daiteke izena Euskaraldian

0

Euskaraldian izena eman nahi duten herritarrek, gaurtik aurrera izango dute horretarako aukera, www.euskaraldia.eus atarian, Ondarroako Udaletxean: mrey@ondarroa.eus eta aurrerantzean Ondarroan jarriko ditugun izen-emate puntuetan. Laster zabalduko dugu horren berri.

Ondarroan euskara erabiltzea eguneroko ogia da; baina galdetu al diozu sekula zure buruari ea eguneko 24 ordutan denekin egiten ote duzun euskaraz. Baita ulertu arren sekula berba egiten ez duten horiekin ere?

Horretara dator Euskaraldia: gure eguneroko hizkuntza ohiturak aldatzen hastea, Euskal Herrian euskaraz gehiago egiteko. Euskal Herriko hainbat txokotan bezala, Ondarroan ere, ariketa bat egitera goaz eta ariketa horretan parte hartzeko proposamen bat egin nahi dizuegu: mota guztietako harremanetan euskara gehiago erabiltzea.

Parte hartzaileek rol bat aukeratu behar dute –Belarriprest edo Ahobizi– eta Euskaraldia baino egun batzuk lehenago, dagokien txapa eskuratu beharko dute. Eta, behin txapa soinean izanda, 11 eguneko esperimentu kolektibo batean murgilduko dira, Euskal Herriko gainerako auzo, herri eta eskualdeekin batera.

Parte hartzeko bi baldintza izango dira: 16 urte beteta izatea, eta euskara ulertzea. Eta gero, nola jokatu erabaki: Ahobizi moduan edo Belarriprest moduan.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina