Urriaren 27an abiatuko da aurtengo Libruruen Amuak egitasmoa

0

Urriaren 27an zapatuan, Ana Malagonen, ‘Gelditu zaitezte gurekin’ liburuaren inguruan mintzatuko dira Liburuaren Amuak egitasmoan. Aurten ere, egitarau zabala prestatu dute Ondarroako literatur zaleek. Hilean liburu bana aztertuko dute parte hartzaileek.

Aurten aukeratutako liburuak honako hauek dira:

-Urriaren 27an, Ana Malagonen, ‘Gelditu zaitezte gurekin’
-Azaroaren 24ean, Amélie Nothomben ‘Durduzaz eta dardaraz’
-Otsailaren 23an, Kirmen Uriberen, ‘Elkarrekin esnatzeko ordua’
-Martxoaren 30ean, Eider Rodriguezen ‘Bihotz Handiegia’
-Maiatzaren 25ean, Joan Mari Irigoienen ‘Kalamidadeen Liburua’

Saio guztiak, zapatuetan izango dira, 10:00etatik 12:00etara Ondarroako Udal Liburutegian. Literaturaren inguruko solasaldietan parte hartzeko interesa duten guztiek Udal Euskara Zerbitzuan (94 683 2668 edo mrey@ondarroa.eus) edo Udal Liburutegian (94 683 3343 edo liburutegia@ondarroa.eus) eman ahal izango dute izena.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina