Martxan da beste urte batez Ondarroako Hezkidetza Egitasmoa

0

Ikasturte honetan ere Ondarroako Udaleko Hezkidetza Egitasmoa martxan ari da Ondarroako gazteekin, zein ikas komunitate osoarekin (ikasle, irakasle, zein familiekin)  balio parekideak lantzeko sortua, eta ikastetxe guztietan lantzen dena.

Besteak beste, hezkuntza araututik harago lanean aritzen diren hezitzaileei bideratutako formakuntza saio bat antolatu dute urriaren 26an.

Bisit Beiro Berdintasun zinegotziak jakitera eman duenez  “herri hezkidetzailearen bidean, hainbat dira landu beharrekoak, eta bereziki, oso garrantzitsutzat jotzen dugu, eskola orduetatik kanpo, eguerdi zein arratsaldetan, burutzen diren ekintzetan izan dezakegun begirada. Hezkidetzaren betaurreko moreak txertatu egin behar ditugu hezkuntzaren esparru guztietan”.

Joan den urtean “teorikoagoa” izan zen saioa, aurtengo formazioan, ariketa praktikoei lehentasuna emango zaie. “Hezkidetzaren oinarrietan murgiltzea helburu, hezitzaile guztien artean, gure praktiketan topatzen ditugun egoerak aztertu eta hausnartuko ditugu” esan du Beirok.

Formakuntza hori egiteko bi ordutegi ezberdinetan aukera eskainiko dira, herritar ororen ordutegietara egokitu ahal izateko :
URRIAREN 26an, Etxelilan,
Goizez: 10:00etatik 11:30era
Arratsaldez: 16.00etatik 17.30era

Proiektuko kide diren Miren Larrea eta Iñigo Ranerok ONDARROAKO HEZKIDETZA EGITASMOKO nondik norakoak azaltzen dituzte bideo honetan.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina