Katixa Agirrek aurkeztu du Augustin Zubikarai saria jaso zuen eleberria

0

2016. urtean Ondarroako Udalak Elkarrekin batera banatutako Augustin Zubikarai saria jaso zuen Katixa Agirrek argitaratu du ‘Amek ez dute’ eleberria. Liburuaren aurkezpenean Etxeberriarekin batera izan da Eneritz Basurko alkateordea eta Xabier Mendiguren Elkarreko editorea.

Basurkok joan den astean Xabier Etxeberriaren aurkezpenean egin bezala, ondorengoa azpimarratu du: “Beka hau garrantzitsua da guretzat, euskal sortzaileak laguntzen dituelako eta euskal kultura eta literatura sustatzen dituelako. Ondarroako Udala udal txikia izanik, esfortzua handia da guretzat honelako sari bat sustatzea, baina esfortzuak merezi duela uste dugu, eta aurrera begira ere jarraituko dugu”.

Amek ez dute

Bi emakume, bi ama gazte: batek (Jade/Alice) bere ume bikiak hil ditu, bere eskuz baineran itota. Bestea, nobelaren narratzailea, bere haurraz erditzerakoan, bat-batean ohartu da ezagutzen duela ama hiltzaile hori, aspaldian haren berri izan ez badu ere; Jade/Alicerekin eta haren ekintzarekin obsesionatuta, gehiago jakitea erabakiko du, hartaz ikertzea eta horri guztiari buruzko eleberri bat idaztea.

Sorkuntza esaten diogu artista baten lanaren emaitzari; sorkuntza da halaber haur bat mundura ekartzean ama batek egiten duena. Bi sortze mota, bata bestearekin zerikusirik gabea, kontraesankorrak ere bai agian? Sormenaren bi alderdi horiek eta bien arteko harremanak arakatu ditu Katixa Agirrek bere bigarren nobela honetan, irrikaz irensten den fikzioa erakiz eta aldi berean gogoan luzaroan geratzen diren hausnarketekin aberastuz.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina