Ondarroako udalbatzak bat egin du Euskaraldiarekin

0

Ondarroako udalbatzak bat egin du Euskaraldiarekin eta herritar guztiei ekimenean parte hartzeko deia egin die. Ondarroako Udal Euskara Batzordearekin batera Euskaraldiaren sustapen taldea martxan da dagoeneko, eta besteak beste izen emate kanpaina martxan dute dagoeneko.

ZER DA EUSKARALDIA?

Euskararen erabilera suspertzeko ekimen bat da. Estreinakoz, Euskal Herri osoan, batera, egingo da. Ez da jai bat, ezta epe motzeko kanpaina bat, luzera begirako ildo bat da: ariketa sozial erraldoi bat.

11 egunez -azaroaren 23tik abenduaren 3ra- ahal denik eta pertsona gehienek euskaraz berba egitea euskaraz ulertzen duen edonorekin.

Euskaraz jakin arren, gaztelaniaz egiteko joera duten pertsonak aktibatu eta hizkuntza-ohitura aldatzeko saiakera pertsonala eta kolektiboa da Euskaraldia. Eguneroko bizitzan, inertziak aldatzea bilatzen da.

Hauexek dira Euskaraldiaren helburu zehatzak: hizkuntza ohiturei eragin eta gaztelaniaz egiteko inertziari aurre egitea, euskaldunek euskara gehiago erabiltzeko urratsak ematea, entitateek euskaraz aritzeko neurriak har ditzaten sustatzea eta azaro-abenduko 11 egun horietan sortutako dinamikak gero ere mantentzea.

Horretarako, talde motor bat sortuko da eta lantalde horrek urte osoan lan egingo du. Parte hartzeko interesa baduzu, ez galdu aukera eta eman zure izena Ondarroako Udaleko Euskara Sailean: <mailto:mrey@ondarroa.eus> mrey@ondarroa.eus 946833668.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina