85 urtetik gorako bazkideak omendu dituzte Antiguako Aman

0

Antiguako Ama elkarteak omenaldia egin die 85 urtetik gorako hamasei bazkideri. Udaleko ordezkariak, lagunak eta senideak izan dira omenaldian eta elkarteko intsignia eta arrosa bana eskaini zaizkie eta ohorezko aurreskua dantzatu diete eta omenezko bertsoak abestu.

90 lagun inguru batu dira eta benetan hunkigarria izan dela azpimarratu du Rakel Elu Bengoetxea ongizate zinegotziak.

Omenaldia “Denon Ondarru” sentsibilizazio kanpainaren barruan egin da. Hilabete osoan zehar herri osoan ekitaldiak egingo dira zaintzaren garrantzia azpimarratzeko.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina