Berdintasunerako gunean izan dira Udal Ordezkariak herriko gazteekin batera

0

Emakundek antolatutako ‘berdintasunaren foroan’ parte hartzen izan dira Rakel Elu Bengoetxea ongizate zinegotzia, Eneritz Basurko Pagoaga hirigintza zinegotzia eta Zaldupeko eta institutuko ikasleak.Helduek berdintasunean irakastearen garrantziaz aritu dira ikasleak 45 minutuko txandetako foroetan parte hartuz.

Emakundek hamabosgarrenez antolatu du BERDINTASUNERAKO¬† GUNEA / FORO PARA LA IGUALDAD 2018, “Berdintasuna ikasi egiten da. Irakatsi berdintasuna” leloarekin. Guneak anitza eta zabala izan nahi du eta pertsona helduei eskatu nahi die belaunaldi gazteagoekin arduratsu jokatzeko eta egunero transmititzeko berdintasuna bizitzaren arlo guztietan.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina