Gazteentzako Skate parkea egiten hasi da Ondarroako Udala

0

Gazteentzat Skate parkea egiteko lanak gaur bertan [urtarrilaren 8a]hasi ditu Ondarroako Udalak. 40 x 4,5 metro bi arranpa eta bi errail izango ditu gazteek skatean zein patinetan aritzeko. Lan honi esker aspaldian herriko gazteek zuten beharrari irtenbidea ematea ahalbidetuko zaio.

Parkea Zaldubide kalearen amaieran izango da, Zaldupeko Anesuan. Bertara bidegorriz heldu daiteke, parkearen erabilera erraztuz. Helduentzako kirol gunea ondoan da eta honi esker adin ezberdinetako herritarrek kirolerako erabiliko duten gune baten sorrera izango da.

Iazko aurrekontuan exekutatu ezin izan ziren hainbat partidetako 40.000€ hemen inbertitzea erabaki du Udalak, gazteek kirola egiteko leku duin bat izan dezaten eta aldi berean, herriko bestelako espazio publikoak oztopatuak izan ez daitezen.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina