Herritarrekin batera erabakiko du Udalak zer egin Arta Muturrean

0

Ondarroako Udalak garbitu egin du apurtu berri den monumentu frankista. Arriskurik egon ez dadin ingurua itxi egin du udalak, eta honela mantenduko da erabaki bat hartu arte. Memoria Historikoaren legearen kontrakoa izatean, Udalak ez du berriro eraikiko, eta herritarrek erabakiko dute bertan zer egin.

Zunbeltz Bedialauneta alkateak azpimarratu duenez: “Ondarroako Udala lanean ari zen herrian ikur frankista ilegitimo hau behin betiko kentzeko. Behin puskatuta ez du inolako zentzurik inoiz egon behar ez zuen hori berriro eraikitzea. Herri arrantzalea izatean, itsasoan bizia galdu zutenen omenezko eremu bat eraikitzea da gure asmoa, baina herritarrekin batera erabakiko dugu zer egingo den bertan”.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina