Gaur amaituko dira Skate Parkeko obrak

0

Ostiralean, hilak 15, amaitu egingo dira Zaldupeko anesuan egiten ari diren Skate Parkeko lanak. Gunea txukundu ostean erabilgarri egongo da herriko gazteentzat gunea. Datorren astean skate erabiltzaileekin inaugurazio festa txiki bat egin nahi du Ondarroako Udalak.

40 x 4,5 metro bi arranpa eta bi errail izango ditu skatean zein patinetan aritzeko. Lan honi esker aspaldian herriko gazteek zuten beharrari irtenbidea ematea ahalbidetuko zaio.

Parkea Zaldubide kalearen amaieran egongo da, Zaldupeko Anesuan. Bertara bidegorriz heldu daiteke, parkearen erabilera erraztuz. Helduentzako kirol gunea ondoan da eta honi esker adin ezberdinetako herritarrek kirolerako erabiliko duten gune baten sorrera izango da.

Iazko aurrekontuan exekutatu ezin izan ziren hainbat partidetako 40.000€ hemen inbertitzea erabaki du Udalak, gazteek kirola egiteko leku duin bat izan dezaten eta aldi berean, herriko bestelako espazio publikoak oztopatuak izan ez daitezen.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina