Arrakasta izaten ari da Ondarroako Skate Park berria

0

Joan den ostiralean ireki zuen Ondarroako Udalak Zaldupeko Skate Parkea eta ordutik hamarnaka izan dira bertaratutako gazteak. Eguraldi ederra lagun, arratsaldero gerturatu dira gazteak skate eta scooterrekin probatzera, kirol gune atsegina sortuz. Eneritz Basurko alkateorde eta hirigintza zinegotzia oso pozik agertu da herritarrek emandako harrerarekin.

Basurkoren esanetan “aspaldiko beharrari erantzun zaio eta herritarren erantzuna tamainakoa izaten ari da. Datozen asteetan inaugurazio jaialdi txiki bat egin nahi dugu, gazteen skate erakusketa batekin eta musika jartzaileeki”. Horretaz gain, gerizpeak eta eserlekuak jartzen ahaleginduko da Ondarroako Udala, gunea ahalik eta erosoena izan dadin.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina