Frankismoaren krimenen kontrako deklarazio instituzionala onartu du udalbatzak

0

Frankismoaren krimenen aurkako kereilaren Euskal Plataformak adierazpen instiuzionala aurkeztu du eta Ondarroako Udalbatzak aho batez onartu du joan den ostegunean. Martxoaren 6ean eguerdiko 12:00etan Ondarroako biktima torturatuen deklarazioen aurkezpena izango da Donostiako Epaitegian eta herritarrei bertaratzeko deia egin zaie.

DEKLARAZIO INSTITUZIONALA

Datorren Martxoaren 6an, eguerdiko 12:00etan, Ondarroako biktima torturatuen deklarazioen aurkezpena izango da Donostiako Epaitegian. Mikel eta Josu Arrizabalaga anaiak eta Aitor Aramaio, Arantxa Markaide arrasatearrarekin batera, izango dira Justizia espainiarraren esku utziko dituztenak Jesus Muñecas Aguilar kapitainak, beste guardia zibilekin batera, garai haietan frankismoaren aurkako mobilizazioetan hainbat eskualdetan ari ziren milaka gazteei izu zitala sartzeko asmoekin egin zituzten ekimen kriminalen salaketak.

Ondarroako Udal Batzarrak biktima hauei eta beraien senide guztiei bere elkartasuna adierazten die Egia guztia ager eta Justizia osoa egin dadin 40 urteko diktadurapean frankistak gizateriaren aurka egindako krimenekin. Memoria osoa nahi baitugu berreskuratu, Bakea eta Elkarbizitza behar bezala bideratzeko.

Halaber, deklarazio egunean ondarrutar guztiei deia luzatzen diegu bere elkartasuna adierazteko modu baketsuan Donostiako Epaitegiaren aurrean eguerdiko 11:00etik aurrera izango den Elkarretaratzean.

Frankismoaren inpunitateari tolerantziarik ez!!

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina