Konpost eguna egingo da Alamedan martxoaren 23an

0

Konpost eguna antolatu du Lea Artibaiko Amankomunazgoak Ondarroako Udalarekin batera martxoaren 23rako, Ondarroako Alamedan. Horrekin batera hirugarren kaptazio eguna egingo du Amankomunazgoak, hondakinak bereizi nahi dituzten bizilagunek izena eman dezaten.

Lea Artibai hondakinen sailkapenean erreferente bihurtu da Bizkaia osoan, eta bide horretan sakontzeko antolatu ditu bi ekimenak Lea Artibaiko Amankomunazgoak.

Organikoa bereizteko KIT-ik ez daukaten herritarrek Alamedan jarritako postura hurbildu beharko dute, aurrez etxean jasotako gutuna erakutsiz. Bertan emango zaie txartela, edukiontzi txikia, organikoaren poltsak eta nola ondo bereizten ikasteko eskuorria. 10:00etatik 14:00etara izango da aukera, martxoaren 23an.

Bestetik, bertara hurbiltzen diren herritar orori konpost poltsa bat oparituko diote Ondarroako Udaleko eta Amankomunazgoko ordezkariek, etxeko loreontzientzat edo baratzean erabiltzeko. Horrekin batera tomate landare bat oparituko da, nahi duenak landatu ahal izateko. 11:30etatik 13:30etara banatuko da konposta.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina