Imanol Oruemazaga Basetaren omenaldia antolatu dute Ondarroako Udalak eta kaintaizek

0

Ondarroako Udalak eta Kantaizek kantaldia antolatu dute Imanol Oruemazaga Basetaren omenez. Apirilaren 6an izango da ekitaldia eta eskolania tipleak, Olatu kantu abesbatzak, Unanue kamara koralak, kantaize abesbatzak eta Ondarroako metal taldeak parte hartuko dute. Organo jolea Mikel Ansola Garitagoitia izango da.

Oruemazaga 2017an hil zen 82 urte zituela. Jaiotzez BErrizkoa bazen ere, Ondarroari eskaini zion bere bizitza osoa, apaiz izan zen, Zubi Zahar herri ikastolaren sortzaile eta idazkari izan zen urte askoan, Udaleko zinegotzi, euskal prentsaren kolaboratzaile, edo Ondarroako Historia Zaleak (OHZ) elkarteko kide, besteak beste.

Ondarroako Udalak Oruemezagak herriaren alde egindako lana goraipatzen du, eta merezitako omenaldian parte hartzeko dei egiten die herritarrei.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina