Ondarroako Udaltzain izateko lan poltsa apirilaren 8an itxiko da

0

Ondarroako Udalak lan deialdi publikoa egin du Ondarroan udaltzain agenteen lan poltsa osatzeko. Udaltzaingoan gerta daitezkeen hutsuneak bete eta udaldian aurreikusten den lan pilaketari aurre egiteko. Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 8an amaituko da.

Merezimendu bidezko prozesuan parte hartzen duten herritarrek lan-poltsa bat osatuko dute eta lan poltsa horretan egoteak eskubidea emango die sor daitezkeen aldi baterako beharrak betetzeko deituak izateko, merezimendu bidezko prozesuan lortutako hurrenkeraren arabera.

Bete beharreko baldintzak:

  • Eskabideak aurkezteko epea amaitzean den egunean 18 urte beteta edukitzea
  • Titulazioa: batxilergo titulua, titulu teknikoa edo maila handiagoko beste edozein titulu.
  • B motako gidabaimena edo baliokidea edukitzea eskabideak aurkezteko epea amaitzean.
  • 2. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea egiaztatzea
  • Doluzko delituagatik kondenatua ez izana, Herri Administrazioaren zerbitzutik baztertua ez izana, eta funtzio publikoak betetzeko debekurik ez izatea.

Hona hemen oinarriak: OINARRIAK.PDF

Hona hemen eskaera orria: ESKAERA ORRIA.PDF

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina