%48ko birziklatze tasa lortu du Ondarroak: eskualdean gehien birziklatzen duen herria

0

Lea Artibaiko Amankomunazgoak 2017 eta 2018ko hondakinen datuak kaleratu ditu. Emaitzen arabera eskualdea da Bizkaian gehien birziklatzean duena: %43ko tasarekin. Ondarroak tasa hori gainditu eta ia erdia bereiztera iritsi da. Ondarroako Udala pozik eta harro dago ondarrutarrak egiten ari diren lanarekin eta lortzen ari den emaitzengatik.

2016ean jarri zuen indarrean Lea Artibaiko Amankomunazgoak organikoa sailkatzeko ekimena eta honekin batera, herriak aldaketa izugarria eman du. Izan ere, organikoa bereiztearekin batera, gainontzeko gai guztietan gehiago sailkatzen ari dira herritarrak. Datuak adierazgarriak dira eta hondakinen ia erdia bereizten ari gara ondarrutarrak.

Urrats berriak emateko prest

Azpimarratzeko datuen artean aurkitzen da errefusaren 512.305 kiloko jaitsiera egon dela. Kontuan hartu behar da 2018ko bigarren hiruhilabetekoan hasi zirela sortzaile handiek batzen, ikastetxe, taberna, jatetxe eta janari dendak, hain zuzen. 2018an gainera, puntu mugikorraren ekimena ez zegoen martxan oraindik, emaitzak hobetuko daitezke, beraz.

Herritar ugari oraindik ez dira batu kanpainara baina Udala eta Amankomunazgoa lanean ari dira erraztasun gehiago jartzeko. Joan den martxoaren 22an Konpost Egunean izen emateko postua jarri zen Alamedan eta 50 bat herritarrek eman zuten izena.

San Inazio kalean, Erribera kalean eta Nasa kalean dauden komertzioek atez ateko bilketa egiten hasi dira joan den martxoan. Errefusaren bilketa 7 egunetik 4 egunera jaistean komertzioekin batera alternatiba eskaini die Lea Artibaiko Amankomunazgoak, eta denetara 37 denda, jatetxe eta tabernek egin dute bat proiektuarekin.

Rakel Elu Bengoetxea, Amankomunazgoko lehendakariaren arabera “genituen aurreikuspenak betetzen doaz. Organikoa sailkatzeko erraztasunak jarrita, gainontzeko zaborraren sailkapena egitea errazagoa izan da herritarrentzat eta konpromisoa handituz doa. Ingurugiroaren errespetuarekin kontzientziatua dagoen eskualdea da Lea-Artibai, eta bide honetan sakondu behar dugu orain. Erronka da tendentzia honekin jarraitzea, eta emaitzak hobetuko direla espero dugu datozen datuekin”.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina