Arte gune bat sortzeko eskakizuna egiteko 1000 sinadura aurkeztu dituzte udalean

0

Hainbat herritarrek HAPON arte gune bat sortzeko eskaera aurkeztu dute Ondarroako Udalean, 1.000 lagunen sinadurarekin. Talde eragilea udaleko alderdiekin batu da proiektua aurkezteko eta konpromisoak batzeko.

Bultzatzaileek nabarmendu dutenez, arte eszenikoetarako espazio baten beharra dago Ondarroan. Herriko sortzaileek ez dute sormenerako leku aproposik eta Euskal Herrian sortutako hainbat ikuskizun ezin dira Ondarroan eskaini, horretarako espazio egokirik ez delako. “Daudenak txikiegiak dira edo ez daude behar bezala prestatuta. Beti alokatutako lekuetara joan behar gara, eta askotan, hori ere ez da nahikoa. Arte eszenikoentzako espazio propio bat eskatu nahi dugu, azken batean”.

Arte eszenikoentzako espazio hori HAPOn sartzea eta ┬źlehentasuna ematea┬╗ nahi dute. Horretarako sinadura bilketa egin dute eta 1.000 lagunetik gorak eman dute atxikimendua.

Ondarroako Udalak begi honez ikusi du proposamena eta aukerak aztertzeko prest agertu da. Eneritz Basurko alkateordeak azpimarratu duenez “oso positiboa da herritarrak batu eta eskaerak komunean egitea, herriaren onurarako izango da beti”.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina