Redstone Replay Festibala egingo da larunbatean Bekozinin

0

Euskal Herriko hainbat musikari batuko ditu Redstone Replay festibalak apirilaren 27an, arratsaldeko 18:30tatik aurrera. Naroa, Rafa Rueda, Larry Bird, Jon Basagure, Keu Agirretxea, Jon Gurrutxaga, Urbil Artola, Petti, Mice, Joseba B.Lenoir, Joseba Irazoki eta Klag Klubek osatu dute lehen edizioko kartela. Formatu txikiko kontzertuen bidez herritarrak euskal musikara gerturatzea du helburu jaialdiak. 12 eurotan eskuratu daitezke sarrerak aldez aurretik. Egunean bertan, aldiz, 15 euroko prezioa izango dute.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina