Bono termikoaren ordainketa ekainetik aurrera egingo da

0

2019ko ekainetik aurrera hasiko dira ordaintzen gizarte bono termikoak. 25 €tik 124 €tara laguntza emango dio onuradun bakoitzari Espainiako Trantsizio Energetikorako ministerioak. Gizarte bono termikoa izenekoa kontsumitzaile kalteberen pobrezia energetikoa arintzeko zuzendutako laguntza da, berokuntzari, ur bero sanitarioari edo sukaldeko hornidurari bideratutako energiari dagokionez.

Ekitaldi bakoitzean, Gizarte bono termikoaren onuradun izango dira aurreko urteko abenduaren 31n gizarte bono elektrikoa jasotzen zuten kontsumitzaileak, 2018tik aurrera hasiko dela kontuan izanik.

Diru-laguntza urteko ordainketa bakar batean egingo da. Onuradun bakoitzak jaso beharreko zenbatekoa kalteberatasun-maila kontuan hartuz erabakiko da, gizarte bono elektrikoa arautzen duen araudiak zehazten duen eran, baita erroldan ageri den etxebizitza kokatzen den eremu klimatikoa kontuan hartuz.

ONDARROAKO KONTSUMO INFORMAZIO UDAL BULEGOA (KIUB)

Tfno.: 946830498 (Eguenetan)

ondarroakiub@ondarroa.eus

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina