Ondarroako Udalak aurkeztu du Antxoa Eguneko egitaraua

0

2019ko Antxoa Eguneko egitaraua aurkeztu du Ondarroako Udalak. Aldaketa nagusia izango da pintxo lehiaketa asteazkenean ospatuko dela, tabernek hala eskatuta.  Gainontzean, ohiko egitaraua izango da maiatzaren 18an izango den festan. Denetara herriko 26 taberna eta 15 elkartek hartuko dute parte.

Kofradiari 500kg antxoa eskatu zaizkio egun handirako eta hortik 5.000-6.000 pintxo ateratzea espero da. Antxoa pintxoak 6 eratan prestatuko dira elkarte ezberdinetan: tortila, pla-pla, kroketa, vinagreta, gilda eta pudin erara.

Azken bi urteetan bezala, aurten ere Udalak antolatuko du Antxoaren Eguna, eta horretarako herritarren parte hartzea bilatu du. Hainbat bilera deitu dira interesa agertu zuten hainbat herritar eta tabernekin, elkarlana sustatzeko asmoz.

Herriko taldeei elkarte gastronomikoek egindako antxoa pintxoak euro batean saltzeko aukera eman zitzaien, bai eta edariak saltzekoa ere, udalak horretarako ipiniko dituen ohiko postuetan. Azken urteotan Kalare Deuna arrantzaleen kofradiak antolatu izan du Antxoa Eguna, baina elkarteak antolatzeari utzi zionean Ondarroako Udalak hartu zuen ardura. Herriko izaera bizirik mantentzea helburu du egun honek, eta horregatik jaia mantentzeko esfortzu berezia egin da Ondarroako Udaletik.

Maiatzak 15, Asteazkena

19:00 Antxoa-pintxo lehiaketa tabernentzako, Beikozinin. (Saria Antxoa Egunean  banatuko da)

Maiatzak 18, Antxoa Eguna

12:00 Jaiaren hasiera (3 aldiz joko da turrune).

Antxoa-pintxoen dastaketa (pintxo 1 euro 1), BBKko standetan eta ondorengo tabernetan: Alai, Anaitasuna, Andik Ona, Apallu, Arkupe, Arrantzale, Arrigorri ostatua, Badis, Batzokia, Beikozini, Boga-Boga, Cantabrico, Gau Argi, Gaztedi, Gelasio, Idoia, Kabia, Kirrixki, Kulixka, Maddi, Mamu, Sutargi, Torrepe, Txanpa, Xirula eta Zamora.

Udal Musika Eskolako trikitilariak eta pandero-joleak kalez kale.

Kantaize orfeoia eta Ondarroako Metal Taldea kalez kale kantu kantari

14:00 Zilarrezko antxoa ematea eta pintxo lehiaketako sari-banaketa Alde Zaharrean .

16:00 Estropadak Ondarroako badian. Trainerilen Bizkaiko Txapelketa (kanporaketa).

20:00 DJ saioa Musika Plazan

22:30 Kontzertua musika plazan.

Maiatzak 19

12:00 Estropadak Ondarroako badian. Trainerilen Bizkaiko Txapelketa.

Laguntzaileak:

      • Antxoa pintxoak egin dituzten elkarteak (Eskilintxarri Elkartea, Gure Abixi, Pixape, Gau Hontza, Casa de Galicia eta Arranondo).

      • Antxoa-pintxoak emango dituzten elkarteak (Kantaize Orfeoia, Casa de Galicia, Arnasa Elkartea, Karenka Elkartea, Ondarroa Arraun Elkartea, Tontorramendi Aurrera Mendi Taldea, Zubi Zahar Ikastola, Amnistiaren aldeko mugimendua, Kresala Kultur Elkartea eta Danak Etxea).

      • Kalare Deuna Arrantzaleen Kofradia.

      • BBK Banku Fundazioa

      • Beikozini

      • Lanerako Mahoiak S.L.U.
      • Lea Artibaiko hitza
      • Kontserberak: Agirreoa, Marino Martinez de Luco, Olasagasti, Ortiz, Matithor eta Heisa

  • Babeslea: Eusko Jaurlaritza – Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila.

  • Antolatzailea: Ondarroako Udala

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina