Zebrabideak konpontzeari ekin dio Ondarroako Udalak Zaldupe, Aranatar Sabin eta Txori Erreka kaleetan

0

Ondarroako Udalak maiatzaren 8an hasi ditu Zaldupe kaleko, Aranatar Sabin kaleko eta Txori Errekako zebrabideak konpontzeko lanak. Lan hauek hiru egun iraungo dute, eta segurtasun neurriak hobetzeko helburua dutela adierazi du Zunbeltz Bedialauneta alkateak. Apirilean egin ziren auzo batzarretan kezka adierazi zuten herritarrek kotxeak azkarregi zebiltzala eta.

Bertan izandako istripuen ondoren, Udalak hainbat ikerketa egin zituen gune horretako segurtasuna hobetzeko eta zebrabideak moldatzea izan da premiazkoena alkatearen hitzetan.

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina