132 aparkaleku berri zabalduko ditu Ondarroako Udalak Ibaiondon

0

Maiatzaren 9ko Udal Osoko Bilkuran aho batez onartu dute indar guztiek Ibaiondon 132 aparkaleku zabaltzeko proposamena. Udala hilabeteak daramatza gotzaindegiarekin harremanetan gunea zabaltzeko eta azkenean akordiora iritsi dira. Zunbeltz Bedialauneta alkateak adierazi duenez “lehen urratsa da hau herrian aparkatzeko dagoen arazoari aurre egiteko. Neurri gehiago hartuko diren arren, neurri honek egoera leuntzen lagunduko du”.

Bizkaiko Buletin Ofizialean publikatuko da neurria eta 30 eguneko epean alegaziorik egin ezean zabalduko da izen emateko epea, gutxi gorabehera ekaina amaieran. Plaza 30 urtetarako eskuratuko da 14.600,00€tan trastelekurik gabekoak eta 20.500,00€ trastelekua dutenak.

Plaza eskuratzeko hiru baldintzetako bat bete beharko da:

  • Kotxe jabea izatea eta Ondarroan erroldatua egotea.
  • Kotxea jabea izatea eta Ondarroan etxe jabea izatea.
  • Kotxe jabea izatea eta Ondarroan lan-tokia izatea.

Txosten teknikoaren arabera, kostua kalkulatzeko garaian, datu hauek erabili dira:

  • Udalarentzat izandako kostua: 1.966.707,26€
  • Aparkalekuaren azalera erabilgarria bi solairuetan:
    • aparkaleku-plazak: 1.616,23 m2
    • errodatzea: 1.543,81 m2
    • trastelekuak: 81,44 m2
  • M2-aren prezioa: 606,73€/m2
  • trasteleku guztiak: 49.412,06€ (8 ale)
    • trasteleku bakoitza: 6.176,51€
  • aparkaleku guztiak: 1.917.291,07€
    • aparkaleku bakoitza: 14.524,93€

Aparkalekuen esleipena ondorengo prezioekin egitea (borobilduta):

  • Aparkaleku soila: 14.600,00€
  • Trastelekua duen aparkalekua: 20.500,00€
Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina