Enara Bilbao eta Lur Aranburu, zilarrezko domina Espainiako taldekakoan

0

Eibarko Ipurua taldeko gimnastikalariak diren Enara Bilbao eta Lur Aranburu ondarrutarrek zilarrezko domina eskuratu dute asteburuan Junior Absoluto mailan Zaragozan (Espainia) jokatutako taldekako Espainiako gimnasia txapelketaren bigarren fasean.

Ipuruako boskotea, Zaragozan. Argazkia: Club G.R. Ipurua

Zinta eta uztaiekin oso lan ona egin eta emaitza bikainak lortu zituen talde eibartarraren boskoteak, denboraldiari oso amaiera ona emanez. Euren taldekide izan dira bosteko aparta osatuz Sara Aranguren , June Heredero eta Indira del Pino, eta entrenatzaileak dituzten Tania Nagornaia, Miriam Merino eta Natasha Urmakaeba oso pozik agertu dira, batez ere kirol hau praktikatzeak dakarren esfortzua kontuan hartuta.

Zorionak Lur eta Enara egindako denboraldiarengatik!

HONEKIN LOTUTA:

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina