Italiako zirkua Ondarroan egongo da asteburuan

0

Barikutik (uztailak 5) domekara (uztailak 7) bitarte Ametsak deitutako ikuskizunaren lau emanaldi eskainiko dituzte Il Circo Italianoko artistek. Zaldupe zelaiko anexoan dago zirkua.

Sarrerak zirkuko lehiatilan egongo dira salgai ikuskizun bakoitza hasi baino bi ordu lehenagotik, eta bestela internet bidez ere erosi daitezke. Sarreren prezioak 10 eurokoak eta 15 eurokoak dira. Hiru egunetan lau ikuskizun eskainiko dituzte: barikuan (uztailak 5) arratsaldeko 19:00etan, zapatuan (uztailak 6) arratsaldeko 18:00etan bat eta 20:00etan beste bat eta domekan (uztailak 7) arratsaldeko 19:00etan.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina