Augustin Zubikarai nobela beka lehiaketa martxan da

0

Augustin Zubikarai idazle ondarrutarraren nobela beka lehiaketa martxan da beste urte betez. Aurten ere, Ondarroako Udalaren eta Elkar argitaletxearen eskutik dator, hemeretzigarrenez. “Euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko” xedearekin egiten den nobela sortzeko beka eskuratzeko lehian sartu nahi dutenek mrey@ondarroa.eus helbide elektronikora bidali beharko dituzte proiektuak, irailaren 30a baino lehen.

Lehiaketara eleberriak idazteko proiektuak aurkeztu behar dira, eta irabazleak proiektu horretan oinarritutako nobela idazteko aukera ematen duen saria irabaziko du gero, 6.000 euro. Horren erdia lehiaketa amaitzerakoan ordainduko du udalak eta beste erdia nobela amaitu eta gero. Beka lortzeko lehiaketara aurkezteko beharrezkoa da jatorrizkoak eta euskaraz sortutako lanak izatea. Hau da, ezin dira beste lan batean oinarrituta egon edo beste lekuren batetik moldatuak izan. Nahitaezkoa da ere proiektuak aurretik beste inon saririk jaso ez izana edo inon argitaratua ez egotea.

Argibide gehiago jaso edo lehiaketari buruzko bestelako zalantzaren bat argitu nahi dutenek udal euskara zerbitzuarekin jarri daitezke harremanetan, 94 683 36 68 telefonoan edo mrey@ondarroa.eus helbide elektronikora idatzita.

Parte hartzaile bakoitzak lanak aurkezterakoan datu pertsonalak zehaztu beharko ditu: egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia eskaneatuta. Eta landuko duten kontakizunaren azalpena (2.000-6.000 karaktere) bidali beharko dute posta elektronikoan atxikitako dokumentuetan, haren ezaugarriak zehaztuz: argumentua, egitura, luzera, estiloa… Idazlanaren lagina ere osatu beharko dute, 15.000 eta 40.000 karaktere bitartekoa; ez du zertan hasierako zatia izan behar.

Ana Urkiza eta Leire Bilbao ondarrutarrek eta Xabier Mendiguren beasaindarrak osatuko duten epaimahaiak jasotako proiektu guztiak aztertu, eta haien arteko irabazlea izendatuko dute urriaren 31 baino lehen, beti ere eskatutako gutxiengo kalitate maila bat egonez gero. maila hori ez badago, beka eman gabe geratuko litzateke.
Lehiaketa amaitu eta saria jasotzen duenetik urte beteko tartea edukiko du irabazleak nobela Ondarroako Udalari aurkezteko. Argibide gehiago jaso edo lehiaketari buruzko bestelako zalantzaren bat argitu nahi dutenek udal euskara zerbitzuarekin jarri daitezke harremanetan, 94 683 36 68 telefonoan edo mrey@ondarroa.eus helbide elektronikora idatzita. Elkar argitaletxearekin harremanetan jartzeko 94 331 02 67 telefonoaren bitartez edo liburuak@elkar.eus helbide elektronikora idatzi daiteke.

Augustin Zubikarai idazele ondarrutarra.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina