Jone Talledo Etxebarriak irabazi du Andra Mari jaiak iragartzeko kartel lehiaketa

0

Gazte ondarrutarrak lehen aldiz irabazi du lehiaketa. Atzo (uztailak 18) batu zen Jai Batzordea eta bertaratu zirenek gehiengo osoz aukeratu zuten Talledoren proposamena irabazlea izatea. 500 euroko saria irabazi du. Bere lanak, Ohitxura zaharrak galdu baik… Atako Bandan! dauka izenburua. Etxe guztietara banatuko den programaren azala izango da bere lana.

“Gehienetan Leokadi agertzen da jaietako programaren azalean eta nik beste gai garrantzitsu bati eman nahi izan diot aurten garrantzia, Atako Bandari”, aitortu du egileak. Lehen aldiz irabazi du saria eta oso pozik agertu da. Kartela egiteko bere argazkilaritza ikasketak baliatu dituela esan du: “Atako Banda egiten ari zirela nik ateratako argazki bat oinarri hartuta egin dut kartela”. Azpimarratu du betiko dantzak indarra galtzen ari direla azken aldian eta herrian Atako Bandak daukan garrantzia ikusita herriko kultura nabarmendu nahi izan duela bere lanean.

Talledo, berak egindako kartelarekin.

Aurtengo irabazlea: `Ohitxura zaharrak galdu baik… Atako Bandan´.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina