Garbigune Mugikorra egongo da Alamedan barikura arte

0

Ondarroako Udalaren eskariz eta Bizkaiko Foru Aldundiaren bitartez Garbigune Mugikorra egongo da Alamedan gaurtik (uztailak 22) barikura arte (uztailak 26), 24 orduz. Garbigune Mugikorraren helburua ohiko garbiguneetara joateko aukera emateaz gain herrian bertan garbigunearen zerbitzua ematea da.

Edukiontzira bota beharreko material mota bakoitzak bere sarbidea dauka. Garbigune Mugikorra ez da tresna handiak uzteko, beraz, edukiontzian sartu ezin daitekeen hondakinik Alamedara ez eramatea eskatzen du udalak. Garbigune Mugikorrera jarraian dauden hondakinak bota daitezke: etxetresna txikiak, sukaldeko tresneria, etxeko olioa itxitako ontzietan, sakelako telefonoak, kableak, margoak eta disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, tonerrak, tintazko kartutxoak, metalezko kapsulak, plastikozko kapsulak, pilak, CDak, DVDak, kaseteak eta erradiografiak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina