Hondartzako boleibol txapelketa jokatuko da abuztuaren 8an eta 9an Arrigorrin

0

Ondarroako boleibol zaleek Andra Mari jaien aurretik jokatzen den boleibol txapelketa antolatu dute Arrigorri hondartzan abuztuaren 8 eta 9rako, eguena eta barikua. Izen ematea zabalik dago o.volleyball2019@gmail.com helbide elektronikoan.

Abuztuaren 8an arratsaldeko 17:00etan hasiko da txapelketa, izena eman duten taldeen baieztapenarekin. Guztiak bertan daudela ikusitakoan, 17:30ean hasiko da lehen neurketa. Hiru mailatan lehiatzeko aukera egongo da: senior mailako neska-mutilek 4vs4 edo 2vs2 jokatzeko aukera edukiko dute, eta 15 urte edo gutxiagoko gazteek 4vs4.

Izena emateko orduan oso garrantzitsua da taldearen izena, jokatu nahi den maila, partaideen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbaki bat bidaltzea. Txapelketan parte hartzeko azken eguna abuztuaren 6a izango da.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina