Nerea Badiola eta Amaia Galdos arraunlari ondarrutarrak Euskadiko txapeldun Oriorekin

0

Nerea Badiola eta Amaia Galdos ondarrutarrek Euskadiko Traineru Txapelketa irabazi dute gaur Hondarribian Orio Arraunketa Elkartearekin. Talde oriotarrak lehen aldiz irabazi du Euskadiko txapela.

Badiola eta Galdosen Txiki traineruak 10:56 minutuko denbora behar izan du  gaurko ikurriña eurenganatzeko. Mar Larrea eta Saray Caamaño ondarrutarrak, ostera, bigarren sailkatu dira Arraun Lagunak talde donostiarrarekin.

Ondarroako Arraun Elkarteko neskek ere lehen aldiz parte hartu dute Euskadiko Txapelketan eta Antiguako Amak zortzigarren postuan sailkatu da. Mutilen traineruak berriz, ikaragarrizko estropada egin eta domina bat lortzetik urrats bakarrera geratu dira. Errastiren mutilak laugarren sailkatu dira 20:29 minutuko denborarekin.

Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak eta Nagore Badiola Alberdi kirol zinegotziak txapeldun ondarrutarrak zein herriko nesken traineruko kideak zoriondu nahi izan dituzte, txapeldun izateko egiten ari diren lan sortarengatik batzuk eta herriko nesken trainerua lehen aldiz uretaratzeko egiten ari diren lanarengatik besteak. “Berdintasunaren bidean lan ederra egiten ari da Ondarroa Arraun Elkartea, eta nesken trainerua uretan dagoen lehen aldian Euskadiko txapelketa jokatzea harro egoteko arrazoia da”, esan du Badiolak. “Herriko nesken eta mutilen traineruak Ondarroaren izena Euskadiko txapelketara eramateaz harro gaude”, gaineratu du alkateak.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina