Mutilen eta nesken futboleko Andra Mari sariak jokatuko dira aurten

0

Mutiletan 42. Andra Mari saria jokatuko da zapatuan 11:00etan Zaldupen, baina berritasuna nesken Andra Mari saria izango da. Lehen aldiz jokatuko da, Andra Mari egunean goizeko 11:00etan Zaldupen eta Athletic Club B eta SD Eibar arituko dira nor baino nor.

Andra Mari saria nesketan ere jokatzea Aurrerako zuzendaritzako kideen nahia da duela denbora batetik, eta aurten gauzatu da. Aurrerak nesken senior mailako talderik ez daukanez, kanpoko bi talde etorriko dira Nesken I. Andra Mari saria jokatzera: Athletic Club B eta SD Eibar.

Mutiletan, 42. Andra Mari saria jokatuko dute Aurrerak eta CD Santurtzik, abuztuaren 10ean, zapatua, 11:00etan Zaldupen.

Mutilen Andra Mari saria.

Nesken Andra Mari saria.

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina