Arraun Elkarteko nesken traineruak historia egin du, herrian lehen aldiz ligan lehiatuz eta emaitza ederra lortuz

0

Urteak dira Ondarroa Arraun Elkartea berdintasunera bidean urratsak ematen ari dela eta helburu nagusietako bat betetzea lortu du aurten: nesken trainerua uretaratzea. Aurretik, Lea-Artibai traineruan lekeitiarrekin bat eginda ibili ostean aurten lortu dute Antiguako Ama herriko neskekin uretaratzea; historia egin dute herrian. Gaur, seigarren postuan sailkatu dira.

Emaitzak ez dira beti sailkapenaren arabera neurtzen, eta aurrerapausoak are gutxiago. Nagore Badiola Alberdi kirol zinegotziak esan du “oso ederra” izan dela herriko nesken trainerua uretan ikustea eta hainbeste herritar beraiek animatzen egotea. “Badakigu kirolak daukan gabezietako bat berdintasuna dela baina txalotzekoa da Arraun Elkartea egiten ari den lana”. Gainera, Euskadiko txapelketan parte hartu izana ere nabarmentzekoa zela esan zuen. Irina Alkorta Bedialaunetak ere azpimarratu nahi izan zuen beraien lana: “Orain dela urte nahikotik dauka arraun elkarteak emakumeen presentzia, eta txapelketa askotan aritu dira han hemenka, maila ederrean gainera. Baina trainerua uretaratzea eta herrian herriaren izenean arraun egitea urrats kualitatibo handia dela deritzogu”.

Argazkia: Ondarroako Kirolaren Leihoa

Azpimarratzeko datua da talde batekl  antolatutako ETE ligako estropada batean sari ekonomikoak egon diren lehen aldia izan dela gaur Ondarroan. Arraun Elkarteak esfortzu handia egin du estropadan sari ekonomikoak egon ahal izateko baina esan dute egin beharreko esfortzua dela, nesken arrauna bultzatzeko berdinatsunaren bidean.

Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak arraun elkarteko zuzendaritza desberdinek euren agintaldietako urteetan nesken arraunaren alde egin duten lana goraipatu nahi izan zuen. “Zorionak egungo zuzendaritzari ere, urrtas hau ematera ausartzearren eta nola ez zorionak ere taldeko neska guztiei, Ondarroa Arraun Elkarteko nesken lehen traineruko kide izatearren”.

Irina Alkorta Berdintasun zinegotzia, Eusebio Arantzamendi Kalare Deuna kofradiako presidentea, Zunbeltz Bedialauneta alkatea eta Iraitz Arantzamendi Cikautxoko ordezkaria.

Zorionak Nerea Agirrezabal Urrutia, Nagore Aldarondo Candales, Izaro Azkue Burgoa, Nahia Badiola Carabelos, Nahia Badiola Solabarrieta, Itxaro Bilbao Azpiazu, Naiara Bilbao Etxebarria, Naiara Galdos Garcia, Naroa Garamendi Arantzamendi, Nagore Legarra Arufe, Itziar Lizarzaburu Gracia, Maddi Orue Azpiazu, Lore Txakartegi Alvarez, Maddi Urruzuno Gartzia, Oihana Goikoetxea Osa, June Aranbarri Gomez, Janire Yañez Alkorta eta Nagore Osoro Larrañaga.

Argazkia: Ondarroako Kirolaren Leihoa

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina