Kontxako sailkapen estropadara joateko autobusak antolatu ditu Ondarroa Arraun Elkarteak

0

Ondarroa Arraun Elkarteak Kontxako sailkapen estropadarako autobusa antolatu du. Abuztuaren 29an (osteguna) izango da eta Noya eta Alai tabernetan eman behar da izena, 10 euroren truke. Autobusek 14:30ean irtengo dute Astilleruko geralekutik eta 20:30ean itzuliko dira Donostiatik. Abuztuaren 27a (asteartea) baino lehen eman behar da izena, eta ordainketa egin izena ematerakoan.

Kontxako estropadetako sailkapen proban Ondarroa Arraun Elkarteko neskek eta mutilek parte hartuko dute. Neskek lehen aldiz jokatuko dute arraun munduko goreneko sailkatze estropada eta mutilek berriz 23 urteren ostean historia egin nahi dute berriz ere, sailkapena lortuz.

Argazkia: Ondarroako Kirolaren Leihoa

 

Elkarbanatu.

Egileari buruz

Idatzi zure iruzkina